Desfilea (Irun): Inauterietako konpartsak
Inauterietako ekitaldi nagusia izango da. 17:00etan hasi eta hamalau konpartsek Letxunborro hiribidetik San Juan plazarainoko bidea egingo dute. Honako hauek dira aurten parte hartuko duten konpartsak: Aurreratu Elkartea, Pauso-K, 22 Academy, San Juan Arri Guraso Elkartea, Ainhoa Dantza Akademia, El Pilar ikastetxeko guraso elkartea, Santiagoko Deabruak, My Dance Studio, Gazte-Landetxa, San Vicente de Paul ikastetxeko guraso elkartea, Trikuharri elkartea, Jazzarte dantza taldea, Carlos Zapirain areto dantzen akademia eta Los Trankilos.

