Baserritar Eguna (Irun)
Irungo ostalaritza guneak dinamizatzeko helburuarekin, Denok Bat ostalaritza elkarteak eta Irungo Udalak Baserritar Eguna antolatu dute urriaren 29an, Meakan, 11:00etan hasita. Jolasak, herri kirolak, dantzariak, txistulariak, artisau azokak, pilota erakustaldiak, bertsolariak, kontzertuak… ez da aspertzeko betarik izango.

