Azokak (Irun): 'Bildumazaletasunaren XVI. Azoka'
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/08/bildumazaleak-irun.jpg)
Larunbat honetan, hilak 12, Bildumazaleen azoka, Irungo Zabaltza plazan. Dozena bat erakusketari bilduko dira bertan, eta milaka pieza esklusibo deskubritzeko aukera emango die bertakoei zein bisitariei.
Irungo Udalak, Josema Martinez bildumazale eta Centro Musical Irunes zenaren jabearekin elkarlanean, antolatu du Bildumazaletasunaren XVI. Azoka. 10:00etatik 21:00etara bitarte, bertaratzen direnek historiaz betetako askotariko objektu berdingabe eta esklusiboak deskubritu ahalko dituzte, zuzen-zuzenean: postalak, liburu eta aldizkariak, diskoak, filmak, zigiluak, kamera analogikoak…