Azoka (Irun): Merka2dasoa

Urriaren 5ean Merka2dasoak urteko bigarren eskuko objektuen azken azoka egingo du. 10:00etatik 14:00etara bitartean izango da, Zabaltza plazan, eta herritarrek egoera onean dauden askotariko artikuluak erosteko aukera izango dute; hala nola, kirol materiala, arropa, poltsak, jostailuak, liburuak, etxetresna elektriko txikiak edo antigoaleko gauzak.