Antzerkia (Irun): Tailer intentsiboak
Oiasso Erromatar Museoak egitarau zabala antolatu du Eguberrietarako. Abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 4ra, haurrentzako euskarazko antzerki tailer intentsiboak egingo dira Oiasso Museoan, 16:30etik 17:45era. Nerea Arriola aktore eta clownak emango ditu saioak eta 32 euroko prezioa dute.

