Kabigorriren 25. urteurrenaren ekitaldien harira, ‘Los tres pies del gato’ antzerkia eskainiko dute Amaia Quirogak eta Patxi Perezek. Emanaldia azaroaren 19an izango da, larunbata, 19:30ean, Kabigorriren egoitzan. Antzerkia Juana Cortes Amunarriz idazle hondarribiarraren kontakizun batean oinarritua dago, eta 35 minutuko iraupena du.