Antzerkia (Irun): 'Buenísimo show'
Manuel Burquek, Henar Alvarezek eta Quique Peinadok ‘Buenísimo show’ ikuskizuna antzeztuko dute irailaren 22an Amaia KZn. Hiru protagonistek aurkezten duten irrati programan inspiratutako emanaldi bat da, txisteekin giroa gori-gori jarriko duena. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da, eta sarrerak Amaia KZren webgunean eskura daitezke, 15 euroko prezioan.