
Hondarribiko olinpiadetako proba ezagunetariko bat egingo dute gaur: parodia saioa. 20:30ean izango da, Gipuzkoa plazan.

Txinzerreko langileek 70 egun baino gehiago daramate greban, eta zuzendaritzak langileen proposamenak ez ditu onartu.

Dantzari irundarrak bere lan berria estreinatuko du CBAn. Gaur, 20:00tatik aurrera ikus entzuleek '40. bidegurutzea' obrarekin gozatzeko aukera izango dute. Emanaldia berezia izango da.

30 urte bete ditu Ipotxek, 30 urte San Pedro kalean. Carrerak 22 urte egingo ditu aurten bertan. Amuitz Hondarribiko Merkatarien elkarteko lehendakaria da gainera, eta herritarrak herrian erosteko xedearekin lanean jarraitzen du.

Maria Serrano Olascoagak hartuko du EAJren lidertza 2027ko hauteskundeei begira. Ilusioz jaso du kargua, baina "erantzukizun handiarekin".

Santiago zubitik sartu da Korrika bigarren aldiz Irunera. Hondarribirako bidea egin du, Kolon pasealekutik pasata.

Atzo sartu zen Korrika Hondarribian. Herria zeharkatu zuen, eta hainbat eragilek hartu zuten lekukoa, irribarre eta emozio artean.

Elkarteak, beste behin ere, azpimarratu du hiriak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzen duen alardea behar duela.

Alderdi jeltzaleak gaur iragarri du nork lideratuko duen 2027ko udal hauteskundeetako kanpaina.

Bihar bozkatuko dute bigarren Berdintasun Plana. PSE-EEk aurreratu du ezezkoa emango duela.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Eguzkitza, Hirubide, Pio Baroja, Toki Alai eta Txingudi ikastetxeetako hainbat ikaslek 85 kilogramo hondakin bildu dituzte.

Larunbatean, Biok Txingudik eta harrobiko bi taldeek Plaiaundin jokatuko dute euren partidak; Zaisa Txingudik, berriz, Gasteizen jokatuko du.

Apiriletik ekainera bitarte, Bidasoa Bizirik-ek gaitasun profesionala hobetzeko eta lan-merkaturako sarbidea errazteko programa diseinatu du.

Gaur, hilak 27, Hondarribiko Gazte Olinpiaden parodia eguna dela eta, arreta zerbitzua martxan egongo da, 19:00etatik 06:00etara.

Aiako Harriaren parke naturalean kokatuta, apirilaren 2tik 6ra, biak barne, irekita egongo da, 09:30etik 13:30era.

Super Amara BAT-ek eta Biarritz Olympiquek korrika egiteko bigarren topaketa egin zuten pasa den igandean, Biarritzen.

Bidasoko hiru brigadista 'El Maizal' komunan eta Caracaseko '5 de marzo' komunan izan dira Venezuelako egia gertutik ezagutzeko.

Bizilagunek sarritan eskatu dute eremu hori argiztatzea, eta orain, udal gobernuak hala egin du. Josu Langile kaletik N-638 kalera doan kalean egin da aldaketa.

Txingudiko Elkarte Feministak izaera komunitarioa duen proiektua abiatu du, eta Marion Leroïc-ek koordinatuko du.