Hitzaldiak

Euskaraldiaren bidez, "euskarari ximiko" egin nahi diote

Euskaraldia iritsi bitartean "motorrak berotzeko" egingo diren jarduerak zein Euskaraldian bertan egingo direnak aurkeztu ditu Hondarribiko Udalak, Igor Arrieta Euskaraldiko dinamizatzailearekin batera.

Trafiko mozketak Jaizkibel hiribidean hilaren 17 eta 18an

Txingudiko Zerbitzuak-ek lanak egingo ditu bertan; hortaz, Iturriberriko biribilgunetik ezingo da Jaizkibel hiribidera pasa egun horietan.

Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Egunean, hirian kontsumitzeko bonuak eman dituzte

'Bermearekin kontsumitu. Erosi Irunen' kanpainaren barruko galdetegiak egoki erantzun dituztenen artean, zozketa bidezko sariak banatu dituzte.

Ia bi milioi euro, Irungo Udalaren diru laguntza deialdi orokorrean

Osotara 33 lan lerro finantzatzeko diru laguntza poltsa onartu du udalak. Horien eskaera egiteko epe orokorra bihar hasiko da.

Txingudi badian, onenen artean lehian

10 erkidegotako 140 estropadalarik parte hartu zuten iragan astean Hondarribian jokatu zen Ilca 4 modalitateko Espainiako Txapelketan. June Olazabal hamargarren sailkatu zen.

Norberto Emazabel. Arrantzale ohia eta Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioko lehendakaria.

«Lehen sektorean etorkizun kaskarra dugu, eta hori ongi dakigu»

Norberto Emazabel arrantzale ohiak duela gutxi hartu zuen erretiroa, baina itsasoari lotuta dago oraindik. Uste du arrantzak etorkizun latza duela, baina esperantza du gazteengan.

Urko Iridoy Alzelai / Gipuzkoako Hitza
Indarkeria matxista

Asun Casasola ipuin lehiaketak hamar urte bete ditu

Asun Casasola hunkiturik igo zen oholtza gainera: "Zuek gabe ezinezkoa izango litzateke lehiaketa honekin jarraitzea. Zuek gabe Nagore [Laffage] ez litzateke existituko". Aurtengo edizioan 694 ipuin jaso dituzte, inoizko parte hartzerik handiena.

Udal euskaltegiak ikastaro trinkoen hirugarren txanda abiatuko du

Apirilaren 28tik ekainaren 20ra arte izango dira eskolak. Izena emateko epea hilaren 17tik 29ra artekoa da.

Itziar Lopez. Erlezaina eta irakaslea.

"Asiako liztorra iritsi da, eta aurrera segitzeko hauspoa da saria"

Gipuzkoako Ezti Lehiaketako bigarren saria jaso du irundarrak, eta horrekin Irungo ingurua «ona» eta "egokia" dela ikusarazi dela uste du. Bidasoko erlezainak "motibatu" dituen saria izan da.

Atletismo udalekuetan izena eman daiteke jada

Ekainetik irailera iraungo dute udalekuek, eta 4 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei begirakoa da. Maiatzaren 31a baino lehen matrikulatzen direnei %10eko deskontua aplikatuko diete.

Ramon Esparzaren lana ezagutzeko, beste bisita gidatu bat

Dagoeneko programatuta zeuden bisitetan eskaria handia izan delako, apirilaren 26an beste bisita gidatu bat egingo dute.

Espainiako Kopako azken faserako sarrerak, salgai

Ekainaren 6tik 8ra jokatuko da Espainiako Kopa Irunen eta Berrly plataformaren bidez erosi behar dira sarrerak.

Txosna jartzeko eta kontzertua emateko eskaerak, hilaren 31ra arte

Aurtengo San Pedro eta San Martzial jaietan txosna jartzeko edota kontzertua emateko eskaerak egin daitezke jada.

Oinarrizko lehen sorospen ikastaroa eskainiko du DYAk apirilean

Apirilaren 5ean eta 6ean egingo dute 10 orduko iraupena izango duen ikastaroa. Biztanlego osoari zabalik dago.

feminismoa

Emakumeak eta memoriaren eraikuntza, Jone Oteroren eskutik

'Emakumeen partaidetza memoriaren eraikuntzan: Euskadiko eta Guatemalako esperientziak' ikerketa aurkeztuko du Jone Otero ikerlariak. Asteazkenean (hilak 26) izango da Emakumeen Etxean.

Sinadurak biltzeko azken hitzorduak ezarri dituzte Txingudiko pentsionistek

Asteazkenean (hilak 26) anbulatorioan izango dira: 08:30etik 12:30era arte, eta ostiralean (hilak 28) Eroski Zenterren izango dira: 18:00etatik 20:00etara.

osasungintza

Osasun sailburuak hitzaldia eskainiko du Irunen

'Osasunaren erronkak Euskadin' izango da saioaren ildoa. Oiasso Museoan izango da etzi (hilak 26) 19:00etan.

Kandelak egingo dituzte Martindozenean

Kandelak eta Breakfast izeneko tailerra antolatu dute apirilaren 12rako. Izena eman behar dute 16 eta 25 urte bitarteko interesdunek.

Ander Iñarra lezoarra eta Maud Combarieu irabazle Donostia-Hondarribia trailean

Larraitz Etxebeste eta Hodei Lujanbio oiartzuarrak laugarren izan ziren emakumeetan eta gizonetan hurrenez hurren.

Txenpereneako Hirigintzako Jarduketarako Programaren onarpena, adostua

Irungo EAJ, EH Bildu eta Sí Se Puedek Plaiaundiko kirol instalazioak Txenpereneara lekualdatzeko proposamena egin ostean, Txenpereneako Hirigintza Jarduketarako Programaren hasierako onarpena adostu dute.

Gehiago