Eusko Label, Euskotren eta KAE1 ligako estropadak Hondarribian izango dira asteburu honetan. Lehian izango diren hiru banderen aurkezpena egin zuten atzo.
Alfredo Martinez Osasun sailburu berriari gutun bat bidali dio plataformak eskualderako hainbat eskakizun eginez. Erantzunik jaso ez arren, Martinezek Legebiltzarrean egindako adierazpenak "errespetu falta" izatea salatu dute.
Irailaren 1ean banatuko da Hondarribia Berdintasunaren Hiria Saria Itsas Etxea auditoriumean. Aurten, gainera, sari banaketak 10. urteurrena ospatuko du.
Arrantzaleen Kofradia, Ikastolaren sortzaileak eta Gloria Gonzalez Aseginolaza dira bozeramaile batzordearen hiru hautagaiak. Abuztuaren 21ean itxiko da bozkatzeko epea.
Utzita dagoen arren, hiruzpalau pertsona atera behar izan dituzte eraikinetik. Suhiltzaileak sua itzaltzen ari dira oraintxe.
Irungo Oiasso Museoan oinarritutako kamisetak jantziko ditu Bidasoa Irunek datorren denboraldian. Salmentari buruzko informazioa aurki jakinaraziko dute.
Hondarribiko sozialistek herri autobusa ezartzeko aldarria egin zuten duela lau legealdi, eta egun apustu bera egiten jarraitzen dute.
Abuztuaren 12tik 25era izango dute ostalariek eskakizuna egiteko epea. Udalari eskatu beharko diote baimena, erregistro elektronikoaren bidez.
Prudencia Arbide kaletik sartzeko sarbidea itxiko dute, CBA liburutegiko obrengatik.
Ostiral honetan (hilak 9) Arrantzaleen auzoko arkupeetan bilduko dira gazteak. Turismo masiboaren ondorioak salatzeaz gain, gaztetxe baten beharra aldarrikatuko dute ere.
Lehen hiruhileko honetako kontsulta eta erreklamazio gehienak hipotekaren ingurukoak izan dira.
Gaur bertan hasi dituzte Azken Portuko kiroldegiko teilatuan eguzki planak ezartzeko lanak eta hilaren 8an Ospitale Zaharrekoak berritzeari ekingo diote.