Hondarribiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen greba egunak hilaren 12, 13, 16, 17, 26 eta 27an izango dira. Dituzten "lan baldintza eskasak" salatuko dituzte.
287 gazte bildu dira Benta Zaharrean egiten den herri bazkarian. Zapi zuri-urdinak lepoan egun osoko festa egingo dute.
Gaurko estropadan hirugarren izan dira berdeak, baina sailkapen nagusian ez dute aurrera egiterik izan.
Alkatearen arabera, gaurko eguna "errespetuz" joan da eta akordiorako elkarguneak sortzen lanean segitzeko konpromisoa berretsi du. Alkatearen ebazpenaren gainekoak, administrazioan ebatziko direla argitu du. Jaizkibel konpainiak, berriz, udal gobernua "legitimatu" du eta "elkarrizketa" aldarrikatu dute konponbidea lortze aldera.
Irudi esanguratsu asko eman ditu Jaizkibel konpainiaren goizeko desfileak. Jarraian, une esanguratsuenen laburpena, argazki bidez.
Inoizko harrerarik handiena izan du Jaizkibel konpainiak gaur. Harro desfilatu dute ehunka kidek, babes osoarekin.
Egun osoan zehar Irungo kaleetan zehar ibiliko dira bost txaranga: Los Perolas, Burrunba, Peña Poteo, Gauerdi eta Los Trankilos.
Hilaren 21n Sarjia parkean egingo den jaialdiarekin itxiko da udako kultur agenda. Kilimak eta Lilibat Sound musikariak, zeramika tailerra, zirkua edota dantza garaikidea izango dira protagonistak.
Izen ematea eta bazkidetza kanpainak zabalik dauzka jada Bidasoa Xake Klubak. Edizio honetan dei berezia egin diete helduei xakean jolasteko.
Goizean 11:00etatik 13:30ak arte eta arratsaldean 17:00etatik 20:00ak arte irekiko dituzte haur parke erraldoiak.
Udaleko Kultura arloak 50 jarduera ingururekin eraiki du aurtengo agenda. Batez ere, Oiasso Museoak eta Menchu Gal aretoak jasotako bisitari kopuruen zifrak goraipatu dituzte.
Ahalduntze feministarako eta autoezagutzarako gunea da Emakume Artean. Saioak hilaren 24an hasiko dira.