Kultur zentroaren irisgarritasuna, ekipamendu eszenikoa eta irudia berritzen ari dira. Amaia KZ XXI. mendean sartu dela adierazi du Kultura ordezkariak.
Abenduaren 6tik 8ra egingo da eta jatorri begetalaren eta animalien esplotaziorik gabeko kontsumoaren topagunea izango da Ficoba. 60 postu eta 40 jarduera baino gehiago programatu dituzte.
Sei urtez izango da EHUko errektore, atzo unibertsitate honetako hauteskundeak botoen %63,63rekin irabazi ondoren.
Bekaren diru kopurua handitu dute edizio honetan. Lanak aurkezteko epea abenduaren 26ra artekoa da.
Euskararen kontrako oldarraldiaren aurrean Irunen mobilizatzeko dei egin dute Irungo euskaltzaleen hainbat eragilek. Hizkuntza politiketan «jauzi bat» behar dela aldarrikatuko dute abenduaren 3an.
Ironiaz betetako oharra plazaratu du Hondarribiko EAJk. "Kontakizun bat eraikitzeko abileziaren" eta "udaletxearen egiteko modu berriaren inguruan eraikitako kontakizun bikainagatik" zoriondu dute herri plataforma.
Hilaren azkenean izango da saioa Kabigorrin, 19:30ean. Sarrera gonbidapenen bidez izango da, eta e-mail bidez edo barran eskatu behar da.
Urtebetez, Txanaleta plazan erosi beharko dira autobusetarako eta trenerako tiketak. Tren eta autobus geltokiaren obren eraginagatik da lekualdaketa.
'Lesvisibles' dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia antolatu du Lumak Haize Irungo Harrotasun Kritikoa taldeak. Ostiral honetan izango da, Palmera Monteron.
Aurrekontuaren ildo orokorrez arituko da Nuria Alzaga Ogasun ordezkaria abenduaren 2an. Palmera Monteron izango da saioa.
Esleipenen zozketa egin aurretiko zerrenda da argitaratu dutena. Zozketa, berriz, abenduaren 16an egingo dute, 12:00etan.
Parkearen estrukturaren estalkian egingo dute instalazioa eta hiru egunez itxita egongo da parkea.