Hondarribia UEMAko kide den heinean, azken egunetan Espainiako auzitegiek euskararen kontra hartutako erabakiak salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar (larunbata) udaletxearen parean.
Mundu mailako biraren baitan, kontzertua emango du Fermin Muguruzak abuztuaren 14an Irunen. Jende asko aurreikusten dutenez, azpiegitura eta garraio zerbitzu bereziak bermatuko dituzte.
Alardearen inguruko hausnarketa ohi baino lehenago partekatu nahi izan du Abotsanitzek. Garaiko gizartea islatzen duen erritoa izanik, emakumearen parte hartzeak "Alardea aberastu" egiten duela uste du.
'Irungo euskararen historia soziala XX. mendearen hasieran (1900-1936)' lana egiteko Jose Antonio Loidi beka irabazi du Muguruzak. Ikerketa urtebeteko epean burutzeko 9.000 euroko laguntza jasoko du.
Ekainaren 28an igo zen Itziar Mendizabal azken aldiz Royal Ballet and Operako (Londres) agertokira. Ibilbide profesionalari ginga jarri eta aurrerantzean The Royal Ballet School-eko irakasle gisa arituko da. Trantsizioa «oso naturala eta polita» izan dela aitortu du.
Liga guztietako bina estropada izango dira jokoan. Udako astebururik pilatuena izango da lehiei dagokienean.
Amaia KZn ikusgai egongo da abuztuaren 31 arte lanen erakusketa. Gainera, hilaren 22an Mensuren lanei eta Bidasoko pinturari buruzko mahai ingurua egingo dute.
UEMAk larunbat honetarako mankomunitatearen kide diren herrietan deitu ditu elkarretaratzeak. 12:00etan izango da Hondarribian.
Gizonezkoen Hondarribia Grand Slama eta emakumeen Master Series Hondarribia aurkeztu dituzte. Ostiral honetan partidu estelarrarekin emango diote hasiera jaialdiari.
Hilaren 21etik irailaren 30era arte utziko dio geldialdia egiteari, "Hondarribiko erabiltzaileentzat bidaia erosoagoa egiteko".
Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.
Lanak Urbycolan SL, Construcciones Zubieder SL eta Construcciones Mariezcurrena SL aldi baterako enpresa elkarteari esleitu dizkio Udalak Arbesko egoitzaren lanak. 2027an amaitzea aurreikusten dute.
Bidasoa Atletiko Taldeko lau atletek hartu dute parte txapelketan: Noa Garciak (altuera), Olatz Elizasuk (disko jaurtiketa), Jon Andianok (300 hesiak) eta Naia Piquerrek (1.000 m).
Behobiako Eraiki dantza taldeko 30 lagun joan dira Errumaniako festibalera. Hiriko arduradunek harrera egin diete udaletxean.
Mugi sistemaren barruan jarraitzeak garraio publikoan zenbait onura izateko aukera ematen die irundarrei. Gainera, maiatzaz geroztik Irunbusen Mugi birtualaren probak egiten hasiak dira.
2026ko otsailaren 22an egingo dituzte 10 kilometroko lasterketa eta maratoi erdia, eta izen emateak bihar zabalduko dituzte. Zenbait berritasun prestatu dituzte.
Gaur hasi eta igandera arte luzatuko dira Elitxu-Lapitzeko jaiak. Txapelketak, kontzertuak, otorduak... denetariko jarduerez gozatzeko aukera egongo da.
Hainbat ordainketa ebazpen kontu hartzailearen eragozpenekin sinatu izana leporatu dio EAJk alkateari, oposizioan zegoenean aldarrikatzen zuenaren kontra.
Santiagoko jaiak direla eta zenbait trafiko eragozpen egongo dira bihartik hilaren 27ra arte.
Turismo, kultura eta merkataritza jarduerei buruzko informazioa zabalduko dute totem interaktiboetan. Halaber, Udalaren eta Bidasoa Turismoaren webguneetan laguntzaile birtuala eta ibilbideen planifikatzailea gehitu dituzte.