Buruhandi eta erraldoien desfilean izan da gaur HITZA, eta argazki zein bideo bidez jaso du goizeko haurren festa.
Gaurtik hilaren 20ra, Tuteratik Hendaiarako ibilbidea egingo dute palestinarrek "askatasunez, berdintasunez eta justiziaz" bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko.
Atzo eta gaurko eguraldiaren iragarpena ikusita, prebentzio neurriak aktibatu dituzte Bidasoa ibaiak gainezka egiten badu.
Kanpandegik profesional mailako haren lehen finalerdia jokatuko du. Faboritoak aurkariak diren arren, harmailetako berotasuna izango du alde.
'Zapatero'-aren erritmora jaitsi ziren atzo zientoka emakume eta gizon kale nagusitik behera, txalo zaparrada artean.
Ramon Zabalegi eta Nagore Legarretaren lanekin beteko dute Korrokoitz 13 zenbakiko etxea. "Aitormen, omenaldi eta maitasun" ekitaldi bat izango da.
Konponbideari begira esperantzatsu agertu da alkatea. Aurten "herritarren urtea" izaten ari dela adierazi du eta konponbidearen alde "keinu txikiak" egon direla: "Hondarribiarrek erakutsi dute herria bizirik dagoela eta Hondarribiak gatazka bat duen arren konponbiderako ere prest dagoela".
Txalo, irrintzi eta aldarrikapenez jositako desfilea egin dute beste urte batez konpainiako zientoka emakume eta gizonek.
Azken egunetan datu onak eskuratu dituzte BATeko kirolariek. Ikasturteari hasiera ona emanda, gorenean egon nahi dutela zehaztu dute.
Emandako aurrerapausoak nahikoak izan ez direla iritzita, beste urrats "nabarmenago bat"emateko garaia dela adierazi dute bertaratutako erakunde eta alderdi politikoen bozeramaileek. Eider Mendoza Ahaldun nagusiak, bestetik, aurreko urteetako pausoak "egonkortzeko eta aurrera egiteko" garaia dela adierazi du.
Alarde baztertzailean ardura duen kide bat Jaizkibel konpainiako kide baten kontra oldartu zen. Txosnako kideek inolako erasorik onartuko ez dutela adierazi eta babesa helarazi diote erasoa pairatu zuen pertsonari.
Urriaren 7tik abenduaren 16ra bitartean izango dira eskolak. Ordubeteko saioak izango dira, eta 75 euro balio du. Dagoeneko eman daiteke izena.
Usoen aurkako sareta bat jarri behar dute parkean, baina lehenbizi garbiketa lanak egin behar dituzte. Dagoeneko itxita dago jolastokia.
'Elkarrizketa Feministak' programaren barruan antolatutako jarduera da. Hilaren 12an izango da, 18:30ean, Irungo Emakumeen Etxean.
Tania Fornieles aktoreak emango ditu eskolak, urriaren 2tik aurrera. Helduei zuzendutako ikastaroa da, eta gaztelaniaz izango da.
Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.
Jaietan garbitasuna bermatzeko langile kopurua handitu, birziklatzea guneak ezarri eta edalontzi berrerabilgarriak jarriko ditu. Abuztuaren 31n jarri zuen martxan dispositiboa, eta hilaren 11ra arte luzatuko du.
Aire Nabigazioko Larrialdietako Plana berrikusi zuten atzo aireportuan, jokaera eta koordinaketa prozedura baloratzeko.
Epaitegiari prozedura judiziala izapidetzen den bitartean dekretuaren ondorioak eteteko neurri "kautelagarriak" har ditzala eskatu dio elkarteak.
Amado, haren lan ibilbidearen zati handi batean udal langilea izan zen. Cristina Labordak opari bat eman dio Irunen izenean.