Hondarribiko Pil-pil Bakailu Txapelketaren hamabosgarren edizioa jokatuko dute ostegunean, Zumardikoak elkarteak antolatuta.
Lagun Artean eta Zumardikoak elkarteek, udalaren laguntzarekin, V. Muxiko Eguna antolatu dute etzirako. Dantzan egiteaz gain, lagunak egiteko eta harremanak estutzeko egun paregabea izango da.
Giro ezin hobea, kalitatezko platerak eta mailako epaimahaia izan zituzten igandean. Hamabi elkartek eta hamaika baserrik parte hartu zuten.
Hamar urte bete ditu aurten Zumardikoak abesbatzak.
Hondarribiko Zumardi abesbatzak hamar urte bete ditu eta Lezoko eta Errenteriako beste hiru koru gonbidatu ditu larunbatean abesteko.
Zumardikoaken antolatzen du eta Gernikako Arbolan egingo dute. Izena eman nahi duenak 663 03 17 87 telefono zenbakira deitu behar du.
Zumardikoak elkarteak antolatu du Eguberrietako tailer gastronomikoa. Hondarribiko Batzoki jatetxean emango dute tailerra hilaren 17an. Lekua erreserbatzea beharrezkoa da.
Pintxo potean bilduko duten dirua Gipuzkoako Elikagaien Bankuak jasoko du.
Igandean Euskal Herri osoko 500 bat dantzarik bat egingo dute Hondarribiako V. Muxiko egunean.
Lagun Artean eta Zumardikoak elkarteek Hondarribiko Udalaren laguntzarekin antolatu dute V. Muxiko eguna. Ikus egitaraua.
Otsailaren 4an izango da Zumardikoak elkarteak antolaturiko Hondarribiko I. Babarrun txapelketa. Udalerriko 8 baserrik eta 8 elkartek parte hartuko dute.
Eugenio Ibarzabalek eskainiko du hitzaldia, paradorean izango da. Juan de Ajuriaguerra Otxandiano jeltzaleak "hiru une historikotan hartu behar izan zituen erabaki zailei" buruz ariko da.
Hondarribiko Zumardikoak koruak eta Donostiako Eresmin Abesbatzek kontzertu solidarioa eskainiko dute bihar, Portuko Elizan.
Parte hartzen duten dantzariei etxean bideo bat grabatzeko edo argazki bat egiteko eskatu die Zumardikoak elkarteak; bildutako materialarekin bideo bat osatuko dute.
Zumardian finkatu dute dantzarako hitzordua, 12:00etatik aurrera. Eguraldi txarra eginez gero Soroetako pilotalekura lekualdatuko dutela adierazi dute.
Jeiki Hadi taldeak zuzeneko musikarekin girotuko du Zumardian egitekoa den emanaldia. Eguraldi txarra eginez gero, Soroetara lekualdatuko dute.