
Hilaren 31n egin zen Zestafestaren bigarren edizioa. Diseinuaren sektoreko jende andana gerturatu zen eta antolatzaileek tailerren eta hizlarien kalitatea nabarmendu dituzte.

Plazer bisualaz gozatzeko, hitzaldi interesgarriak entzuteko eta diseinuaren sektorean erreferente diren adituak ezagutzeko helburua du.

Hilaren 31n Zestafesta sormen eta diseinu festibalaren bigarren ekitaldia egingo da. Iazko formatu bera izango du: goizean tailerrak, eta arratsaldean hitzaldiak eta Topa! egingo dituzte.

Lehen aldia zen gisa honetako topaketa bat Gipuzkoan egiten zena. Julia Lasa, Patri Taberna eta Ane Garmendia ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoek sortutako egitasmoak mugarri bat ezarri du.

Julia Lasa, Patri Taberna eta Ane Garmendia ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoek sortutako egitasmoa da eta "erreferente" bihurtzeko osagarri guztiak ditu.