Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Zestafestaren antolatzaileak: "Oso motibatuta gaude bigarren ekitaldi honen emaitzarekin"

Hilaren 31n egin zen Zestafestaren bigarren edizioa. Diseinuaren sektoreko jende andana gerturatu zen eta antolatzaileek tailerren eta hizlarien kalitatea nabarmendu dituzte.

Zestafestaren bigarren edizioko kartela. Doloroso Studio
Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/06/10

Maiatzaren azken egunean diseinuaren eta sormenaren erdigune bihurtu zen Hondarribia. Zestafestaren bigarren edizioa burutu zen herrian. Antolatzaileak pozik, egun hartan bizitako esperientziaren berri eman dute.

“Oso ondo pasa genuen eta oso sentsazio onekin amaitu genuen. Goizeko tailerrak oso interesgarriak izan ziren eta jendea pozik atera zen. Arratsaldean, berriz, hitzaldiak oso animatuak izan ziren. Interesgarriak eta inspiratzaileak izateaz gain, publikoarekin asko konektatu zuten, eta halako energia sortu izana guretzat oso guay-a izan zen”, kontatu du Patri Taberna antolatzaileak.

Iragan urtean baino jende gutxiago bertaratu zen arren, diseinuaren sektoreko pertsona gehiagorengana iritsi zirela azaldu du. Aldaketa hori pozgarria izan da antolatzaileentzat, “iritsi behar ginen jendearengana iritsi garelako”. Gainera, horiengandik jasotako feedbacka oso baikorra izan zela gaineratu du: “Aurtengo edizioa potenteagoa izan dela adierazi ziguten. Bigarren urtea izanagatik akaso, profesionalagoa iruditu zaie”.

Euskal Herriko hainbat herrialdeetatik etorri ziren estudioak hitzaldietan parte hartzera, eta elkarrekin egun borobila igaro zuten.

Formatuarekin pozik

Thru animazio estudioaren eta Elsa Iranzoren tailerrekin hasi zuten eguna. Lehena estatikoagoa eta profesionalagoa izan zen. Estudioko kideek zenbait ariketa jarri zizkieten parte hartzaileei, eta horiek proiektu bana sortu behar izan zuten. Aldi berean, aholkuak eta laguntza jasotzeko aukera izan zuten. 

Elsa Iranzoren tailerrean, berriz, eskuzko aktibitate bat egin zuten. Parte hartzaileak hiru taldetan banatu eta espreski ekintza horretarako ekarritako zenbait produkturen inguruan hausnartzen jarri zituen. “Azken finean, supermerkatuan erosten ditugun gauza asko ez dakigulako nola egiten diren edo elikagai horiek gure gorputzean zein ondorio izan ditzaketen”. 

Ondoren, hitzaldien txanda izan zen. Ponentzia guztiak beren artean oso ezberdinak izan ziren, eta egindako aukeraketarekin “asmatu” zutela iritzi dute. 

Lehenik, Casa Bien hasi zen hizketan. Enpresaren baloreak azaldu eta beren  lan egiteko modua zein zen azaldu zuten. Segidan, Rocio Egiok hartu zuen lekukoa eta ilustratzailea den arren, hark gidatzen duen mentoretza programari heltzea erabaki zuen. Hitzaldi motibazionala izan zen eta publikoarekin dinamika bikaina sortu zuen. Azkenik, Thru animazio estudioaren txanda izan zen. Beren lana pantaila handian plasmatu eta halako proiektuak nola egiten diren azaldu zuten. 

Bakoitzak bere indarguneak izan zituen; zenbait “dibertigarriak” izan ziren, besteak “oso interesgarriak”. 

Argazkiak: Doloroso Studio

 Elkar ezagutzeko, Topa!

Hitzaldiak bukatutakoan Jolaskirekin elkarlanean taxitxalupa hartzeko aukera izan zuten lehen 100 parte hartzaileek. Gainontzekoak oinez edota autoan iritsi ziren Kirol Kaira, eta bertan elkarrekin egin zuten Topa! Taxitxalupak “sekulako arrakasta” izan zuela kontatu du Tabernak, eta jendea oso kontent geratu zela.

Iaz Itsas Etxean bihurtu zuten topagune, baina aurten lasaiago egoteko eta denbora gehiago izateko asmoz, Kirol Kaira aldatzea erabaki zuten. Elkar ezagutzeko eta konexioak egiteko momentu hori oso garrantzitsua da antolatzaileentzat, beren mundua “oso onlinekoa” delako. “Jendea hitzaldiak eman zituztenekin hizketan ikusi genuen, gauzak galdetzen, elkar ezagutzen, ekitaldiari buruzko iritzia ematen, eta beren arloei eta lanari buruz hitz egiten… Hori da gure helburuetako bat”.

Topa egin bitartean, gainera, sari ugari banatu zituzten: Kit-en onlineko kurtso bat, Rocio Egioren egutegi bat, Elsa Iranzoren liburua, Curry Verden gosari bat eta Casa Santamarian eta Basquen afari bana.

Dagoeneko hirugarren ediziora begira jarri dira Patri Taberna, Ane Garmendia eta Julia Lasa, bigarren edizio honen emaitzarekin “motibatuta”, hirugarren bat egiteko gogotsu agertu dira. Orain, udalarekin bilera bat egin esperoan daude hirurak, jaialdiaren inguruko balorazioa egiteko.

Argazkiak: Doloroso Studio

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.