Bidasoa Irunek berdinketarekin hasi du 2024-2025 denboraldia. Azken segundoan lortu zuten berdinketa Villa de Arandaren kontra (26-26).
Talde bidasoarrak irailaren 15ean hasiko du Asobal Liga. Zita hori prestatzen jarraitzeko, irailaren 7an azken lagunarteko partida jokatuko dute Artalekun Huescaren aurka, 19:00etan.