Azaroaren 24an argitaratu zen ‘Belar hostoak I&II’ diskoa. Txomin Artolak 1978an egin zuen ‘Belar hostoak’ lanaren berrinterpretazio lana da. Gaur aurkeztuko dute, Itsas Etxean, 20:00etan.
Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak Hondarribia Hiria musika bandarekin batera eskainiko dute Sorotan Bele Gogoan ikuskizuna; kontzerturako sarrerak ordu erdian agortu zirela jakinarazi dute.
Sorotan Bele sortu zela 30 urte bete direnean, lehenengo doinuak berreskuratu eta formatu berrian bildu dituzte 'Sorotan Bele gogoan' proiektuarekin. Argi utzi dute, ordea, ez dela taldearen itzulera.
Jon Gurrutxagaren proiektu pertsonalenean parte hartu du hondarribiarrak. Ostegunean Kultur Etxean aurkeztuko dute, biko formatuan.
2020an kaleratu zuen euskal taldeak Howdy Bluegrass diskoa. Euskarazko bertsioa online jarri dute entzungai: Youtuben, Spotify-n eta Bandcamp-en dago eskuragarri.
'Belar hostoak I & II' diskoa kaleratu berri dute Jon Gurrutxagak, Antxon Sarasuak, Andoni Etxebestek, Dani Venegasek eta Urbil Artolak. Txomin Artolak euskaratutako Walt Whitmanen testuetan oinarritutako diskoa da.
Euskararen Txantxangorria-ren letra idatzi du Urbil Artolak eta Gorka Sarriegik abestu. HITZArekin arratsalde pasa egin dute bi hondarribiarrek.