
Obra hauen helburuak uholdeen babesa bermatzea, ingurumena hobetzea, paisaia integratzea eta oinezkoen pasealekua eta bidegorria luzatzea dira.

Hondarribiko Udalak 2024an ikerketa hidraulikoa kontratatu eta urte bereko urrian proiektu proposamena URA agentziari bideratu zion. Gaur gaurkoz erantzunik jaso gabe jarraitzen du.