Irailera bitarte luzatuko den udako kultur agenda aurkeztu du udalak. Nabarmenen artean, Nestor Basterretxeak Irunen egindako ibilbide profesionalaren erakusketa topa daiteke.
Eguraldiak eta bereziki karabela portugaldarren presentziak baldintzatutako udaren gaineko balantzea egin du Gurutze Gorriak. Hondarribian uretara sartzeko zailtasunak dituztenak laguntzen aritu dira.
Lapurdira joan nahi dutenek Irungo trafikoa ez kolapsatzeko hainbat neurri hartzeko prest agertu dira udala eta Eusko Jaurlaritza. Esaterako, autobidetik ez irteteko seinaleak jarriko dituzte edota hirirako sarbideak itxi momentu puntualetan.
Astelehenetik igandera 10.00etatik 20.00ak arte indarrean egongo da abuztuaren 31ra bitartean. Hondartzako aparkalekua ere martxan dela jakinarazi dute.
Udararako kirol programa zabala prestatu dute hiriko klubek. Orotara, 20 modalitate baino gehiago eskainiko dituzte.
Guztira, hurrengo asteetan, irungo txikiek hogei kirol ikastaro eta kurtsoez gozatzeko aukera izango dute.
Uztailean eta abuztuan zehar egingo diren jarduera programa gogoratu du Oiasso Museoak. Haurrentzako eta gazteentzako izango dira.
Eskuorri bat kaleratu du Bidasoa bizirikek Irungo turismo eskaintza biltzen duena. Bisita gidatuen gaineko informazio osoa ere topa daiteke triptikoan.
Orotara, hiriko 15 kirol elkartek hartu dute parte programa diseinatzen eta 20 kirol modalitate baino gehiago praktikatzeko aukera izango dute gaztetxoek.