Familia Ola, Udagiro, Haurrak Parkean eta Laburbiraren programazioaren berri eman dute.
Beste urte batez aisialdi jarduera dibertigarriak eskainiko dizkiete uda honetan ikasleei, haien artean «euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin».
Udagiro programan dagoneko izena eman daitekeela iragarri du Irungo Udaleko Euskara sailak. Ekainaren 17ra bitarte luzatuko dute epea.
Inguruko herrialde edota erkidegoetatik etorritako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako programa da Udagiro.
Datorren uztailaren 5etik aurrera, Udagiro egitasmoa egingo dute Irunen. Udaleko Euskara arloak antolatu du, hiriko ikastetxeen laguntzarekin.