Trintxer elkarteak antolatuta herri kirolen erakustaldia izan da gaur Trintxerpen Karmengo Amaren jaien barruan. Jokin Eizmendi aritu da harriak altxatzen, eta Saralegi eta Irazu, berriz, nor baino nor aizkoran.
Euskal Herriko Biraren barruko 24. etapa osatuko dute Trintxer taldeko mendizaleek igandean (hilak 15) Trintxer Mendi Taldeko kideak Ohi bezala Dax taberna parean jarri dute zita, 07:30ean
Pasaiako film laburren 16. erakustaldiko oinarriak argitaratu berri ditu Trintxer Kulturala elkarteak. Erakustaldia 2014ko azaroaren 15 eta 22 artean izango da. Oinarriak eta inskripzio-orria Ikuskaren webgunean eskura daitezke.