Eizmendi, Saralegi eta Irazu Trintxerpeko herri kirolen erakustaldian
Trintxer elkarteak antolatuta herri kirolen erakustaldia izan da gaur Trintxerpen Karmengo Amaren jaien barruan. Jokin Eizmendi aritu da harriak altxatzen, eta Saralegi eta Irazu, berriz, nor baino nor aizkoran.
- 9:00: Diana. Tokia: kontserbatoriotik abiatuta. Ibilbidea: kontserbatorioa, Donostia, Urgull, Andonaegi, Borda enea, Arrandegi, Serafin Esnaola, Euskadi etorbidea.
- 10:30: Toka eta bote txapelketa helduentzat eta haurrentzat (8-14 urte). Tokia: Gernika plaza.
- 11:00: Aerojazz INDRA akademiaren eskutik. Tokia: Azkueneko pista.
- 12:00: Herri-kirolak. Tokia: azokaren ondoan.
- 13:00: Erraldoiak eta buruhandiak. Tokia: Serafin Esnaola plaza eta Gudari plaza.
- 17:30: Azkueneko danborrada. Tokia: Ulia etorbidea. Ibilbidea: Ulia etorbidea, Andonaegi, Arrandegi, Serafin Esnaola, Gudari plaza, Euskadi etorbidea, Jaizkibel, Azkuene, Euskadi etorbidea, Gudari plaza.
- 18:00: Beteranoen futbol partida. Tokia: Andonaegiko futbol-zelaia.
- 18:00: José Mª Elgezabalen omenezko 17. areto-futbol txapelketako hirugarren eta laugarren postuak. Tokia: Azkueneko pista.
- 18:30: Sardina-jana eta sagardo-dastatzea, trikitilariek girotuta. Tokia: azokaren ondoan.
- 19:00: Jose Mª Elgezabalen omenezko 17. areto-futbol txapelketako finala. Tokia: Azkueneko pista.
- 21:00: Bakailao-afari herrikoia. Tokia: pilotalekua.
- 23:30: Kontzertua SKY BEATS taldearekin. Tokia: Serafin Esnaola.
- 23:30: Kontzertua txosnetan. Tokia: Gudari plaza.
- 00:00: Diskofesta DRBMUSIKen eskutik. Tokia: Azkuene.
- 09:00: Diana. Tokia: kontserbatoriotik abiatuta. Ibilbidea: kontserbatorioa, Donostia, Urgull, Andonaegi, Borda enea, Arrandegi, Serafin Esnaola, Euskadi etorbidea.
- 10:15: Atletismoko XXII. Julio Montoya oroitaldia. Tokia: Euskadi etorbidea. Ibilbidea: Euskadi etorbidea, Marinelen igoera, Ricardo Arrillaga, Gran Sol, Bordaenea, Oiartzun, Ulia etorbidea, Azkuene, Euskadi etorbidea.
- 12:00: Haur lasterketa “Tratu ona nahi dut, pasa hitza” leloarekin, adingabekoei tratu ona ematearen aldeko kanpainaren barruan. Lasterketaren ibilbidea: Gernika plaza, Euskadi etorbidea, Gernika plaza. Graffitia non: Gernika plazan.
- 12:00: Hirurrena eta meza haur eta gazteen alde (Trintxerpetarra abesbatzaren eskutik, elizak parrokia gisa 50 urte betetzen dituela ospatzeko eta Trintxerpeko Jubilatuen Elkarteko laurogei urtetik gorakoak omentzeko).
- 12:30: Tango argentinarraren erakustaldia Ágata elkartearen eskutik. Tokia: Serafin Esnaola plaza.
- 14:30: Adiskidetasunezko bazkaria jubilatuen etxeko laurogei urtetik gorakoen omenez, Trintxerpeko Jubilatuen Klubak antolatuta. Tokia: Oianume Sagardotegia, Urnieta.
- 17:30: Amuieta taldearen danborrak. Tokia: Andonaegi. Ibilbidea: Andonaegi, Azkuene, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola.
- 18:00: Bertsolariak. Amets Arzallus, Jon Maia, Alaia Martin, Arkaitz Oiarzabal “Xamoa”. Gai-jartzailea: Unai Elizasu. Tokia: Gudari plaza.
- 19:30: Emakumeen danborrada. Tokia: Serafin Esnaola. Ibilbidea: Serafín Esnaola, Euskadi etorbidea, Jaizkibel, Azkuene, Euskadi etorbidea, Gudari plaza, Serafín Esnaola.