
Haurrek ere Korrikarekin bat egin dute, eta lekukoa eskutik eskura pasa dute Irungo kaleetan barrena egindako Korrika Txikian.

Irungo Bigarren Hezkuntzako ikasleek lekukoa hartu eta Gazte Korrika antolatu dute Mendeluko biribilgunetik Zabaltza plazaraino.

Martxoaren 8aren baitan, ipuin lehiaketako sariak banatuko dituzte Kabigorrin; aurtengo edizioan, parte hartzaileen %60 emakumeak izan dira.

Ikasleekin batera, patioaren erabilera behatu, eta "nesken agerikotasuna" bermatzeko eta kirola egiteko patio berri baten proiektua sortu dute. Argindar falta dutela ere salatu dute.

Udaleko Hezkidetza Mahaiak antolatuta, 'Berdintasuna eskutik eskura' izeneko bideoa sortu dute. Berdintasunaren lekukoa erakusten da ikastetxeetan barrena bidaiatzen, M8aren mezu nagusiaren berri emateko.

Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara jauzi bat dagoela sentitzen dute ikasleek. Horren aurrean, trantsizio plan bat garatu dute Toki Alai (Siutz eta Gazteluzar) eta Dunboa LH ikastetxeek.

3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako jolasak antolatuko dituzte Arbiun plazatxoan, Nagore Laffage, Oinaurre eta Olaketa parkeetan.

Bihar eta etzi, hilaren 6an eta 7an, produktu ez-galkorrak eta higienikoak jasoko dituzte hiriko BM, Super Amara eta Eroski supermerkatuetan, baita zenbait ikastetxetan.

Asteazkenetik larunbatera bitartean luzatuko dira eta azken egunean Toki Alai Egunarekin bat egingo dute jardunaldiek.

Irungo zazpi ikastetxe atxiki dira egitasmora, eta Garapen Jasangarrirako zazpigarren helburua landu dute: Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea.

Elkarteen zereginak lantzen ari dira eta, bide horretan, hiriko hainbat supermerkatutan elikagaien bilketa antolatu dute hilaren 25erako, 09:00etatik 13:00etara.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Zabaltza plazan bilduko dira, 11:00etan.