Elkarretaratzea deitu dute ikastetxe publikoek Azaroaren 25ean

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Zabaltza plazan bilduko dira, 11:00etan.

Azaroak 25 Sainduan murala egiten ari dira eta 18:00etan balkoian jarriko dute
Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, Irungo ikastetxe publikoek elkarretaratzea egingo dute Zabaltza plazan, 11:00etan. Bilkuran parte hartuko duten ikastetxeak Toki-Alai BHI, Txingudi BHI, Hirubide BHI, Plaiaundi eta Eguzkitza BHI dira.
 
Elkarretaratze horretan ez dira plazatik mugituko. Bertan, ikasleek manifestu bat irakurriko dute, eta ekintza ezberdinak gauzatuko dira: dantza bat egin, pankarta bat osatu edota zapiekin esku bat eraikiko da.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.