
Kamerek bide publikoan jazotzen diren "intzidentziak argitzeko" baliatuko dituzte. Kamera berriak, Luis Marianon, Behobian, Euskal Herria hiribidean eta San Migel auzoan jarri dituzte.

Guztira 226 kamera egongo dira Irunen, eta kamera berri horiek 18 kokalekutan instalatuko dituzte urte amaierarako.