Nerabea zenetik musikaren munduan murgilduta dago sanjuandarra, are gehiago musikari baten semea izanda. Gaur egun, Sega Sound Killers proiektuan buru-belarri sartuta dabil; hil honetan taldearen lehen birari ekingo diote.
Iñaki 'Matxet' Altolagirre sanjuandarraren talde berria da Sega Sound Killers. Hondarribiko Psilocybenean emango dute lehen kontzertua, "oso indartsua eta oso bisuala".