sariak

Txomin Sagarzazu

Dagoeneko bozkatu daiteke Olazabal Kirol Sarien lehen ekitaldian

Kirol taldeek eta kazetariek aukeratutakoen artean bozka egiteko aukera izango dute herritarrek. Dagoeneko bozketa egin daiteke, udal webgunean. Herritar bakoitzak behin egin dezake, modalitate bakoitzean boto bana emanez.

admin

Aurkeztutako 231 lanetatik 30 saritu ditu epaimahaiak Prosa eta Poesia Lehiaketan

145 prosa lan eta 86 poesia lan aurkeztu dituzte herriko ikasleek; irabazleen lanekin liburuxka egingo dute XXV. Prosa eta Poesia Lehiaketaren sariak banatu zituzten herenegun, udaletxeko areto nagusian, Irati Etxebeste euskara zinegotziak eta Aitziber Arnaiz euskara teknikariak aurkeztutako ekitaldian. Herriko ikasleek 231 lan aurkeztu dituzte aurten, eta horietatik 30 saritu ditu epaimahaiak (behean, irabazleak). Sari banaketan zehar ikasleek euren sormen lanak irakurri zituzten jendaurrean. Lehen Hezkuntzako Hirugarren Mailatik gorako (batxilergoa barne) Oiartzungo ikasleek har dezakete parte lehiaketan. Aurten, 145 prosa lan aurkeztu dituzte, eta 86 poesiakoak. Herriko idazle gazteen artean, udaleko Euskara Sailak izendatutako epaimahaiak aukeratu ditu saridunak: «Epaile lanetan literatura, hezkuntza eta euskalgintzaren arloan aritzen diren lagun eta talde hauek aritu dira: Pello Añorga; Iñaki Arbelaitz; Sohalge Arbelaitz; Imanol Irigoien; Antton Kazabon; Intxixu AEK euskaltegia; Goiatz Labandibar; Oiartzungo Bertso Eskola eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea». Orain, saritutako lanekin osatutako liburuxka argitaratuko dute, urtero bezala. Liburuxka horiek, LH3tik gorako herriko ikasle guztiei banatuko dizkiete. Arkaitz Goikoetxeak egingo ditu liburuxkako zuzenketak. Saridunak Prosa 1go Saila. Ekiñe Arjona; Beñat Albisu eta Oihane Irastorza. 2. Saila. Ekain Sein; Irati Barron eta Iker Irigoien. 3. Saila. Alaitz Lizaso; Araitz Sagarna eta Beñat Landa. 4. Saila. Amaia Cortes; Maddi Puy eta Naroa Del Rio. 5. Saila. [...]

admin

Idazle onenei igandean emango dizkiete sariak

Urtero bezala, aurten ere egin dute Prosa eta Poesia Lehiaketa. Herriko bi ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute, bi alorretan, eta adinaren araberako mailetan banatuta. Idazle onenen egileei igandean emango dizkiete sariak. 11:00etan izango da sari...

admin

Tximeletak hiru sari jaso ditu egindako lanagatik

Tximeleta taldeak hiru sari jaso ditu. Batetik, 3K kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko proiektuei emandakoa; dagoeneko jaso du sari hori. Bestetik, Zilarrezko Bikain Ziurtagiria, hizkuntza kudeaketaren kalitatearen bermea da, eta joan den astean eman ...

admin

Tximeletak hiru sari jaso ditu

Tximeleta Taldeak (orain arte Tximeleta Kirol elkartea zenak) hiru sari jaso ditu. Batetik, 3K kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko proiektuei emandakoa. Dagoeneko jaso du sari hori. Bestetik, Zilarrezko Bikain Ziurtagiria, hizkuntza kudeaketaren kalitatearen bermea dena. Atzo eman zioten taldeari. Eta azkena abenduaren 18an emango diote Donostian: Bikaintasunarekin Konpromisoa Diploma. Tximeletaren lana fruituak ematen ari da, beraz: “Taldekide guztien profesionaltasuna, inplikazioa, ardura, ahalegina, maitasuna eta alaitasuna goraipatuko dutenak dira sari guztiak”.  

admin
Gehiago