Gaur eguerdian banatu dituzte Xenpelar etxean Maraisun Landa Sariak. Goiatz Labandibar oiartzuarrak
Emakumezkoei Begirada Onenari Saria eskuratu du eta Olatz Arozena errenteriarrak, berriz,
Emakumezkoen Begirada Onenari Saria.
Valverde ahizpak, piano partituretan idatzitako bizitzak lanarekin irabazi du saria Labandibarrek. Arozenak,
80 urte bizi-bizi, bere amari buruz egindako lanarekin.
Errenteria-Oreretako emakumeen lorpenak, ibilbidea eta herriari eginiko ekarpena azalaratzea da Mariasun Landa Sariak egitasmoaren helburua. Hirugarren aldia izanda aurten eta guztira zortzi lan aurkeztu dituzte, zazpi euskaraz eta bakarra gaztelaniaz. Egileei dagokienean, bost emakumeak izan dira eta gainontzeko hirurak gizonak.