
Arrasaten gaurko Sare Herritarrak deitua zuen mobilizazioa bertan behera uztea erabaki zuen atzo, azken asteetan jasotako presioa eta manipulazioaren aurrean. Horren ordez, Euskal Herriko herri guztietara eraman du euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legediaren aurkako salaketa dinamikak, hasierako protesta, hamaika aldiz biderkatuz.

Dozenaka hondarribiarrek erantzun zioten larunbatean Sarek egindako deialdiari. Eguraldiak ez zuen hitzordua oztopatu, eta errepresaliatuekiko elkartasuna lau haizetara zabaldu zuten beste behin ere.

Euskal preso eta iheslarien itxaropenari, Oarsoaldeko eta Bidasoko kaleak lepo betez erantzun diote herritarrek. Ez pandemiak zaildutako testuinguruak, ezta Filomenaren mehatxuak ere, ez dute saihestu euskal preso eta iheslariei elkartasun besarkadarik beroena helaraztea espetxe bakoitzera eta deserriko azken muturrera.

Osasun egoerak hala bultzatuta, euskal presoen aldeko manifestazioak herriz herri egingo ditu aurten Sare Herritarrak.

Izan Bidea dinamikari hasiera emateko helburuarekin, Mendelutik Zabaltza plazara arteko lehen kilometroa «elkarrekin egitera» deitu ditu Sarek bidasoarrak, hilaren 20ean, 12:00etan.

Sare Herritarrak, larri gaixo dauden euskal presoek bizi duten egoera ekarri du gogora, eta gaur egungo egoeran inoiz baino presazkoagoa dela horiek etxeratzea esan du.

Euskal presoak bisita eta aurrez aurrekorik gabe daude alarma egoera ezarri zenetik; egunkariak jasotzeari ere utzi zioten aurreko astean.

Motxiladun umeek jasaten duten errealitatea islatuko du erakusketak. Datorren hilaren 29an (astelehena) zabalduko dute.

Euren herrialdeetatik ateratzen direnetik bidai luze eta gogorrari egin diote aurre Lakaxitan dauden migranteek. Egoera zaila izan arren, gehienek itxaropenez ikusten dute etorkizuna

Azken hilabetean, Irundik ehunka migrante igaro dira, Europa iparralderako bidean. Herritarrek laguntza eskaintzeko sarea osatu dute, eta egun, lagun asko Lakaxita Gaztetxean bizitzen ari dira.