San Miguel Ligako lehen bandera etxera ekarri du Hondarribiak. Lehenengo zartakoa, berdeena izan da.
San Miguel Liga, aurten, Pasaiara bitan eta Hondarribira iritsiko da. Ekainaren 19an hasiko da, eta irailaren 18an bukatu.
Bermeoko bandera eta San Miguel Ligako txapeldunaren La Caixa trofeoa paseatu zuten atzo Ama Guadalupekoa traineruko arraunlariek Hondarribian.
Lehen ontziak Gipuzkoako Txapelketa eta Orio eta Portugaleteko banderak irabazi ditu astezkenetik. Arraun Elkarteko bigarren ontzia Plentziako estropadan nagusitu zen larunbatean.
Izan, badira meigak. Urtero azaltzen dira San Miguel Ligako Galiziako lehen bi estropadetan. Aurten, meigak eta Jaizkibeleko sorginak ados jarri dira eta hiru traineruren alde egin dute nabarmen, Tiran, Cabo, eta batez ere, Hondarribiaren alde.
Txapelketaren babesle nagusiak eta Malagako Udalak estropada hara eramateko ahalegin handia egin dutela gaineratu du San Miguel Ligak. La Malagueta hondartzan hasi eta bukatuko da III. Euskadi-Basque Country Bandera.
Larunbatean Bilbon hamabigarren bandera lortuta eta atzo Urdaibairen atzetik sailkatuta, San Miguel Liga bideratuta utzi du Ama Guadalupekoak.
Ligako lehen erdia bete denean, Bermeok eta Hondarribiak erakutsi dute une honetan besteen gainetik daudela. Ez alde handiarekin, baina Orioren aurretik daude biak. Gainontzeko ontziek ezustekoren bat eman dezakete banderei begira, baina momentuz behintzat, hiru oilar daude oilategian.
Asko falta da San Miguel Liga bukatzeko, baina Hondarribiak erakutsi du ez duela inongo asmorik lehen bi asteburutan lortutako aldea murrizten uzteko.
Orio eta Kaiku hondoratuta, eta Urdaibai ukituta, San Miguel Ligan ia aurkaririk gabe ari da geratzen Ama Guadalupekoa.
Lehen bi edizioetan makal aritu izan ziren hondarribiarrak, baina III. Euskadi Basque Country Bandera irabazi dute Malagan. Lehen ekitaldian hamargarren geratu zen Ama Guadalupekoa eta iaz bosgarren.