San Miguel Liga, hirutan Oarso Bidasoan

San Miguel Liga, aurten, Pasaiara bitan eta Hondarribira iritsiko da. Ekainaren 19an hasiko da, eta irailaren 18an bukatu.

Hondarribia, Pasaiako banderan

Hondarribia, Pasaiako banderan, iaz

San Miguel Ligaren hamalaugarren ekitaldia ekainaren 19an hasiko da Sevillan, eta irailaren 18an bukatuko da Portugaleten. Orotara, azken urteetan bezala, hemeretzi estropada puntuagarri izango ditu, horietatik hiru Oarso Bidasoan: uztailaren 30ean Pasai Donibanen (San Juan Koxtapek antolatua), abuztuaren 20an Hondarribian (Hondarribia Arraun Elkartearen esku), eta abuztuaren 21ean San Pedron (Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuta). Bide luzea egingo dute Oarso Bidasoko traineruek ekainetik irailera. Baina hiruek, Hondarribiak, San Juanek eta San Pedrok, espero dute erditik gora ibiltzea, iazkoa hobetze aldera. Hondarribia liga berriz ere irabazteko hautagai garbia da, eta arrosak eta moreak lehen txandara hurbiltzen saiatuko dira. Honakoa da San Miguel Ligako estropaden egutegi zehatza:
  • Ekainaren 19an, Euskadi Basque Country IV. Bandera  Sevillan.
  • Uztailaren 2an, Astilleroko bandera Astilleron.
  • Uztailaren 3an, XXXIII Petronor Bandera Zierbenan.
  • Uztailaren 9an, Orioko XXVI. Estropadak Orion.
  • Uztailaren 10ean, V. Eusko Label Bandera Donostian.
  • Uztailaren 16an, oraindik zehaztu gabeko estropada.
  • Uztailaren 17an, Getxoko Estropaden XXXVIII. Ikurrina, Getxon.
  • Uztailaren 23an, XXXIV Bandeira Concello de Moaña, Moañan.
  • Uztailaren 24an, XXVI Bandera Concello de Boiro, Boiron.
  • Uztailaren 30ean, San Juan Bandera Pasai Donibanen.
  • Uztailaren 31n, Zumaiako bandera Zumaian.
  • Abuztuaren 13an Zarauzko XXXIX. Estropadak, lehen jardunaldia, Zarautzen.
  • Abuztuaren 14an Zarauzko XXXIX. Estropadak, bigarren jardunaldia, Zarautzen.
  • Abuztuaren 20an, Hondarribiko XXIX. Bandera, Hondarribian.
  • Abuztuaren 21ean, San Pedroko Banera, Pasai San Pedron.
  • Abuztuaren 27an, VIII. Ambilamp Bandera, Portugaleten.
  • Abuztuaren 28an, XXXV. Noble Villa de Portugalete bandera, Portugaleten.
  • Irailaren 17an, Bermeo Hiriko XXXIV. Bandera, Bermeon (play offeko lehen jardunaldia ere egingo dute).
  • Irailaren 18an, El Corte Ingles XLII Bandera, Portugaleten (play offeko bigarren jardunaldia ere egingo dute).
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.