Hilaren 10ean, astelehena, joko dute Carmen kaleko Herriko tabernako eszenatokian, Huntza, Las Taradas eta DJ Bullen aurretik.
Bukatu dira Antxoko sanferminak. Atzo gauean agurtu zituzten festak antxotarrek, ohi bezala Gaixoa ni abestuz, eta ura eskian. Aurretik, baina, Marealtaren inguruan bildu ziren, bigarren urtez jarraian antolatutako su festan. http://youtu.be/nh0AeH3BT10
Jaietako lehen gaueko parrandari buelta eman eta berehala irtengo dira gaur kalera antxotarrak San Fermin Jaietan murgiltzera. Festak hasi besterik ez dira egin eta gogotsu daude herritarrak. Egitarauan bada adin eta gustu guztietarako eskaintza. Hona gaurko proposamenak:
Pasaiako Udalak, berdintasun mahaiaren babesarekin, eraso sexual eta sexisten kontrako adierazpen instituzionala zabaldu du sanferminen atarian. Aipatu adierazpenaren bidez Bekoz Beko eta Harremantxo taldeek gaurko deitu duten elkarretaratzeari babesa agertu eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete.
Orkatila bihurritu egin du udaletxeko zatian eta Nafarroako Ospitale Gunean atenditu dute. Dagoeneko kalean da gazte hondarribiarra.
Lehengo igandean ospatu zuten Gazte Eguna Antxoko sanferminetan. Eguraldiak bat ere lagundu ez zuen arren, gazteek ongi pasatzeko aukerari ez zioten ihes egiten utzi. Igande arratsaldean bildutako argazkiak gehitu ditu Hitzak irudien atalean. http://youtu.be/JAihd1FBpz4
Festetako egun handia dute gaur Antxon, eta nahiz eta asteburuan denak eman dituzten, oraindik ere badutela indarra frogatuko dute gaur antxotarrek. Bertako nahiz kanpoko, gaurko egitarauan bada eskaintza zabala.
Harremantxok eta Bekoz Bekok txupinazoaren aurretik elkarretaratzea deitzea erabaki dute. Eraso sexistarik gabeko sanferminen alde; si tocan a una nos tocan a todas lemapean. Elkarretaratzea 19:30ean izango da, Gure Zumardian.
Iritsi dira sanferminak Pasai Antxora. Gaur hasi eta asteartera arte luzatuko da festa. Txupinazoa 20:00etan izango da, baina aurretik gazteak irtengo dira karropoteoan, jaietarako grinaz. Hemen gaurko egitaraua:
Hona hemen Harremantxok sortutako Gurekin jai abestiaren audioa eta letra
Udalean Espainiako bandera inposizioz jarri behar izan dela salatzeko, sanferminetan balkoietan ikurrina jartzeko deia egin du Bai Euskal Herriari taldeak. "Inposizioak jarraitzen duen bitartean ikurrina balkoietan iraunkorki mantentzeko" eskatu dute.
Udalak jakinarazi duenez, hondakinen bilketan hainbat aldaketa izango dira San Fermin Jaien bitartean. Hala, ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean ez dira hondakinak atera behar, ez zintzilikarioetara, ez eta Gure Zumardiko lokalera ere. Modu berean,