Ospitaletik atera da entzierroan zauritutako hondarribiarra
Orkatila bihurritu egin du udaletxeko zatian eta Nafarroako Ospitale Gunean atenditu dute. Dagoeneko kalean da gazte hondarribiarra.
Alta eman diote gaur goizean Iruñeko azken entzierroan mina hartu duen A. A. S. 20 urteko neska hondarribiarrari. Aurtengo sanferminetan erietxera eraman behar izan duten lehen emakumea izan da. Miura zezenen entzierroan, udaletxeko zatian hartu du mina hankan, eta bertan zaindu duten Gurutze Gorriko kideek Nafarroako Ospitale Gunera (NHG) eramatea erabaki dute.
NHG-ko arduradunek azaldu dutenez gazte hondarribiarrak zaintiratua izan du orkatilan, eta dagoeneko alta eman diote. Hala, erietxetik atera ahal izan da hondarribiarra, hori bai, behar baino ordu batzuk lehenago “gaixoa, ni” abestuta.