Monumentu historikoa urriaren 26tik da herriarena, eta dagoeneko eskualdeko 3.000 bizilagunen bisita jaso du. Uztailean eta abuztuan itxi egingo dute ikerketa arkeologikoak egiteko.
Bisitarien %31k piraten gazteluaren memoriari eta haren garrantziari buruz ikasteko lekuaren alde dago; %28ak kulturarako eta arterako lekua izatea aukeratu du.
Mari Jose Telleria Kultura Diputatuarekin batera ezagutu zuen atzo gaztelua. Zabaldu zenetik 1316 bisitari igaro dira San Telmotik, 931 hondarribiarrak.
Arrantzaleen Kofradiako ordezkariak izan dira gaztelua bisitatzen azkenak. Datozen egunetan Hondarribiko ikasleek ezagutuko dute San Telmo.
San Telmo gaztelua herritarren eskura dago egun, eta etorkizunean hala jarraitzeko ahaleginari eutsiko diotela berrestu du Iñigo Urkullu Lehendakariak.
Hondarribiko EH Bilduk eta PSE-EEk jeltzaleen hauteskunde kanpaina aurreko propaganda dela esan dute. Abotsanitzek berriz Hondarribiaren aldeko aldarrikapenerako baliatuko du bisita.
San Telmo gaztelua 1598an eraiki zuten. ‘Ad reprimenda pirratarum latrocinia’ irakur daiteke sarrerako armarriaren azpian: egindako lapurretengatik, piratak zigortzeko sortua izan zela dio bertan.
Abenduaren erdialdera zabalduko dute herritarrentzako bisita gidatuak egiteko aukera. Herritar guztiek ezagutu dezaten nahi dute.
Bihar, San Telmo gazteluaren salerosketa ardatz izango duen premiazko udalbatza egingo dute Hondarribiko udaletxean.
3,5 milioi euroko aurrekontua onartu dute gaztelua erosi ahal izateko.
Ekaina amaitzearekin batera itxiko da San Telmo gaztelua. Udako hilabeteak kontserbazio lanetarako baliatuko dituzte.
Bisita gidatuak asteartetik igandera izango dira eta horietan parte hartzeko udalaren webgunean izena eman beharko dute interesdunek.
Gaur goizeko ez-ohiko bilkuran aho batez onartu dute San Telmo gaztelua monumentuaren erosketa. 3,5 milioi euro ordaindu beharko ditu udalak.