Sailkapen nagusian bigarren postuan dago Hondarribia, Orioren atzetik. San Juan seigarren jaitsi da eta San Pedro hamaikagarren.
Nagusitasun osoz irabazi du Kaikuk gaur Pasaian jokatu den TKE Ligako estropada. Aho bete hortz utzi ditute badiaren bi aldeetara zeuden zaleak lortutako denborarekin. Bigarren Astillero izan da eta hirugarren Urdaibai. San Juan laugarren izan da eta Hondarribiak estropada biribila egin zuen beste behin, eta bosgarren postua eskuratu. Ama Guadalapeuen ondotik. ‘Libia’k txanda irabazi San Pedrok estropada txukuna egin zuen etxean. Beren txanda irabaztea lortu zuten moreek, eta txandaren garaipenak play off postuetatik urruntzeko oso baliagarri izango zaie moreei. Sailkapen orokorrean zazpigarren postuan lortu du San Pedrok. Nesketan, Getaria-Tolosa nagusi Emakumeen estropada Getari-Tolosak irabazi zuen beste behin. Laugarren postuan San Juango neskak sartu ziren eta Hondarribikoak azken postuan.
Sanpedrotarra Arraun Elkarteko presidente Josetxo Aranbururi eta Portu Agintaritzari kargu hartu die udalak. San Miguel Ligaren barruan larunbatean San Pedrok antolatuko duen estropada diruz lagundu edo ez berriz aztertuko duela iragarri du udalak. Gobernu Taldeak ez ditu gustuko atzo estropadaren aurkezpenean jazotakoak. Kexu agertu da, estropada diruz lagundu arren, ez dituztelako aurkezpenera gonbidatu. “Prentsan irakurri dugu datorren larunbatean gure udalerrian TKE Ligako estropada bat jokatuko dela; izan ere, udala ez dute gonbidatu, laguntza materialak eta ekonomikoak ematen dituen arren”, kexatu dira. Portu Agintaritzaren “xantaia” Portu Agintaritzak herriko arraun elkarteei “xantaia” egiten diela iritzi dio Gobernu Taldeak, esan dutenez “gure herriko kirol elkarteak eta herrian egiten den hainbat ekitaldi erabiltzen dituelako proiektu zaharkitu baten aldeko propaganda egiteko”. Kanpo kaiaren aldeko babesa lortzeko asmoz Portu Agintaritzak “zitalkeriaz” jokatzen duela uste du udalak “funts publikoak erabiliz, arraun elkarteak kinka larrian jartzen dituelako: pasaitarrek gogor arbuiatutako proiektu baten alde egitera behartzen ditu, diru laguntzarik gabe geratu nahi ez badute”. Hausnartzeko eskaera Pasaiako Portu Berria I. Bandera du izena bihar San Pedrok antolatutako estropadak, eta aurkezpenean, Sanpedrotarra Arraun Elkarteko presidente Josetxo Aranburuk kanpo kaiaren aldeko defentsa sutsua egin zuen. “Lehendakariari ere kargu hartu nahi diogu”, adierazi du udalak, “joko zikin horretan parte hartzeaz gain, proiektuari [...]
Igandean, berriz, KAE 2 Ligako estropada izango da Pasaian; Hibaikak antolatutako V. Ikurrina jokatuko da. Zorionekoak eskualdeko arraunaren zaleak. Asteburuan etxetik gertu dituzte hiru estropada, hiruak ikuskizunaz gozatzeko modukoak. San Miguel Ligaren barruan, Pasaiako Portu Berriaren I. Bandera jokatuko da larunbatean San Pedron, 18:00. Ordu erdi lehenago, nesken estropada izango da, Gipuzkoako Ligaren barruko hirugarren jardunaldia. Igandean, berriz, Hibaikako V. Ikurrina jokatuko da Pasaiako bokalean, 12:30ean. Gaur hiru estropadetatik bi aurkeztu dituzte. San Miguel Ligako estropadaren aurkezpena, Portu Agintaritzan izan da, bera baita estropadaren babeslea. Aurkezpenean, Portu Agintaritzako buru Lucio Hernando eta San Pedroko presidente Josetxo Aranburu izan dira. Azaldu dutenez, aurtengo estropadak badu berrikuntza garrantzitsua. Estropada eremua badia barruan antolatuko dute, eta ez ohi bezala, bokaletik kanpoaldera eta erlojupean. Sei luze eta bost ziaboga osatu beharko dituzte traineruek. ETBk zuzenean emango du estropada, eta zaleek Donibanetik nahiz San Pedrotik ikusi ahalko dute. Hibaikako V. Ikurrina Madalenekin bat eginez, Hibaikak V. Ikurrina antolatu du iganderako. KAE 2 ligako estropadaren berri, udaleko Jose Manuel Ferradasek eta Hibaikako Alex Orena eta Elixabete Pescador arraunlariek eman zuten. Igandeko estropada erlojupekoa izango da. Sei traineruko bina talde osatuko dituzte, sailkapenaren arabera, eta minutura irtengo dira traineruak. Lau luze, hiru ziaboga, eta orotara hiru itsas [...]
Liga erdira iritsita, lau puntuko aldea lortu du Hondarribiak Oriorekiko. Larunbatean Getxoko Ikurrina irabazi zuen eta atzo 32 ehunenekoengatik ez zuen Zierbenan errepikatu.