Real Unioneko, Touringeko eta Arenaseko beteranoek triangulatu bat jokatuko dute Galen, 10:45etik aurrera. Iaz zendutako Iñaki Mujika kirol kazetaria izango dute gogoan.
Real Unionen Beteranoen Elkarteak 'Ecos del Roca' liburua idatzi du txuri-beltzen bigarren taldearen mendeurrena goratzeko. Bihar aurkeztuko dute Irungo Kasinoan, 19:30ean.