
Euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko plazara irten ziren atzo hamarnaka pasaitar, eta koloretako kamisetak soinean, Donibaneko plazan bildu ziren, Prest! leloa osatu eta argazkia egiteko. Euriak lasaialdia eman zuen mosaiko erraldoia egin bitartean. Bestalde, Mintzagun jaia ere egin zuten Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek egunean zehar. http://youtu.be/WHorqfbf6Wc