Pasaitarrak, euskaraz bizitzeko prest

Euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko plazara irten ziren atzo hamarnaka pasaitar, eta koloretako kamisetak soinean, Donibaneko plazan bildu ziren, Prest! leloa osatu eta argazkia egiteko. Euriak lasaialdia eman zuen mosaiko erraldoia egin bitartean. Bestalde, Mintzagun jaia ere egin zuten Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek egunean zehar. http://youtu.be/WHorqfbf6Wc

Euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko plazara irten ziren atzo hamarnaka pasaitar, eta koloretako kamisetak soinean, Donibaneko plazan bildu ziren, Prest! leloa osatu eta argazkia egiteko. Hezkuntza, kultura, aisialdia, euskalgintza… sektore guztietako pasaitarrak bildu ziren plazan, eta bakoitzak letra bat osatu zuen mosaiko erraldoia osatzeko. Aldi bertean Mintzagun jaia egin zuten Donibanen, Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleen jaia. Goizean zehar bisitaldi gidtuak egin zituzten ikasleek, Prest!-en mosaikoan parte hartu zuten, eta ondoren bazkaria egin zuten Pasaia-Lezo Lizeoko egoitza nagusiaren jangelan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.