Plaiaundi

Alkateari pista berriaren «B plana» argitzeko eskatu diote Bidasoaldeako Lagunak-etik

Joan den martxoaren 24ean Jose Antonio Santano alkateak, Zubietako eremuko instalazio berriak bideragarriak ez balira, beharrezko "B Plan" baten inguruko galderari egindako erantzuna salatu dute Bidasoaldeako Lagunak elkartetik.

Hegaztien migrazio garaia

[Galeria] Hegaztien bidaiak atsedenleku du Plaiaundin

Migrazio garaia dute hegaztiek udazkena. Eskandinabiatik Afrikarako bidean Txingudiko zerua zeharkatzen dute eta askok Plaiaundin geldialdia egiten dute.

Asier Perez-Karkamo
Hegaztiak. Ubarroiak, Migrazioa

Hegaztien gaineko bisita gidatua egingo dute igandean

Gorka Gorospek doako bisita ornitologikoa zuzenduko du Plaiaundin. Izena eman behar da.

Asier Perez-Karkamo
Plaiaundi San Lorentzo

Uraren Munduko Eguna ospatuko dute bihar Plaiaundin

Familientzako tailer bat antolatu dute, paduren funtzio garbitzailea erakusteko. Doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

Asier Perez-Karkamo
Hegaztiak Plaiaundi TxingudiUroiloa

Oasia zeruko nomadentzat

Europako migrazio ibilbide nagusietako baten bide erdian, milioika hegaztik zeharkatzen dute urtero Txingudi badia. Askok bertan hartzen dute atseden, bide luzeari ekin aurretik.

Asier Perez-Karkamo
Zubieta-Urdanibia Parke Teknologikoa. Hhitzarmena

"Zubieta leku egokia da kirol instalazioa eraikitzeko"

Irungo alkateak uste du lau edo bost urtetan mugitu dezaketela Plaiaundiko kirol gunea

Asier Perez-Karkamo

"Zubieta ez da benetako alternatiba" Bidasoaldeko Lagunen esanetan

Onartutako kudeaketa planak ez betetzeak Europako erakundeen zigor ekonomikoak dakartzala ohartarazi dute

Aitor Kaltzakorta

Jardunaldi teknikoa antolatu du Txingudi Ekoetxeak datorren asterako

'Erabilera publikoko pratikak babestutako naturguneetan' goiburupean garatuko dute jardunaldia

Rebeka Parras

San Migel-Anaka eremuaren harira, gezurretan aritzea leporatu dio Mitxelenak alkateari

Jose Antonio Santano alkateak Plaiaundiko kirol instalazioak San Migel-Anaka eremuan kokatzeari buruzko proposamenaren aurrean arauzko neurriak dituen futbol zelai baten proiektua aurkeztu duela salatu du EH Bilduk.

Rebeka Parras

Zubieta da soluzio bakarra

Plaiaundiko kirolgunea tokiz aldatzeko eta Txingudiko hiru hiriak bidegorriz lotzeko aukerak aztertzen ari dira Irun eta Hondarribiko udalak, aldundia eta jaurlaritza. Bidegorriarena zehazteke, kirol gune berria Zubietako lursoroan egiteko ados jarri dira lau erakundeak.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago