Hegaztien gaineko bisita gidatua egingo dute igandean

Gorka Gorospek doako bisita ornitologikoa zuzenduko du Plaiaundin. Izena eman behar da.

Hegaztiak. Ubarroiak, Migrazioa

Ubarroi talde bat, aste honetan, Txingudi gaineko zerua zeharkatzen

Udazkeneko migrazio handian bete-betean, hegaztiez gozatzeko aukera baliatzeko hainbat jarduera antolatu ditu Plaiaundi parke ekologikoko ekoetxeak. Esaterako, hegazti migratzaileez gozatzeko eta gehiago jakiteko aukera egongo da igande honetan, hilak 9, Gorka Gorospek gidatuko duen doako bisita ornitologikoan. Lau orduko bisita izango da, 10:00etan parketxean hasita. Hurrengo bisita azaroaren 20an egingo dute, Gorosperekin hori ere. Azaroan, bestalde, hegaztiak marrazten ikasteko oinarrizko ikastaroak emango dituzte Plaiaundin. Azaroko lehen hiru larunbatetan egingo dituzte eta Xabier Mendiarte izango da arduraduna. Bisita ornitologikoetan nahiz marrazketa ikastaroan parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea. 943 61 93 89 telefono zenbakian egin daiteke, edo parketxeko posta elektronikora idatzita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.