
Hondarribiko kaleak kolorez eta musikaz bete zituzten desfilean parte hartu zuten 20 taldeek.

Herriko dantza akademiek haien ikuskizunak prestatu dituzte urtean zehar, eta orain, horiek erakusteko garaia iritsi da. Bihartik 20ra iraungo du Dantzaburua egitasmoak.

Pilar Peña dantza eskolak urteroko erakustaldia egingo du hilaren 23an. San Pedro kalean izango da hitzordua, eguerdiko 12:00etatik aurrera.