Kontxako estropadei buruz hitz egiten den aldiro, esaten da Kantauri Itsasoko traineru onenak dauden txapelketa dela Kontxa. Ez da egia! Urtero gelditzen da Kontxatik kanpo urtean osoan zehar etxekoek baino maila hobea erakusten duena. Gainera, donosti...
San Pedro Txiki Jaien barruan, herri estropada egiten ari dira barrutian, 16:30etik. Gauean eta bihar ere jarraituko dute jaiek.
Gaur: 10:30ean, marmitako txapelketa. 12:00etan, esku pilota partida. 14:30ean, marmitako bazkaria. 16:30ean, mus txapelketa. 16:30ean, herri estropada. 18:30ean, erraldoiak eta buruhandiak. 20:00etan, afari-merienda. 20:00etan, Duo Plaentxi. 23:00eta...
Jon Urkizu preso politiko sanpedrotarraren egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur (osteguna), 19:30etik aurrera, San Pedroko biribilgunean. 26 urte bete ditu espetxean Urkizuk: Parot doktrina zarrita dauka. 1986ko irailaren 19an atxilotu zu...
Imanol Carballo (San Pedro, 1981) kantautore gisa da ezaguna. Elkarrizketa, baina, San Pedron Proisaren alde eratu berri duten plataformako kide gisa erantzun du. Gizarte eta kultur eragile askok bat egin dute eraikinaren defentsan, udalak eraitsi dezakeelakoan. Udalak , publikoki behintzat, ez du Proisa eraisteko asmorik azaldu. Zuei hala jakinarazi al zaizue? Bai. Udalaren asmoa eraikina botatzea zela entzuten hasi ginenean, herriko jende batzuk gure artean hitz egiten hasi ginen asmo horren aurrean zerbait egiteko. Lehen deialdi bat egin genuen bilera bat egiteko, eta jende piloa agertu zen, batez ere, herriko elkarteak eta taldeak. Hurrengo bilerara jende gehiago etorri zen, eta udalarekin bilera egin genuenean 100 lagun azaldu ziren. Nola joan zen udalarekin bilera ? Hiru orduko bilera izan zen, oso bilera adeitsua. Guk beti positiboan planteatzen dugu hau guztia. Gu ez goaz inondik inora udalaren kontra, baizik eta Proisaren alde. Beti errepikatzen dugu ideia bera. Hiru ordutan mundu guztiak eman zuen bere iritzia, eta udalaren erantzuna une oro izan zen berdina. Proisa normatibatik kanpo dagoela diote, eraikinak arauak ez dituela betetzen, eta hori, noski, egia da, baina guk eskatzen duguna zera da: udalak Proisarekiko erabakia berriz planteatzea, beste jarrera batekin. Hau da, zer egin dezakete udalak edo herriak Proisari eusteko?. [...]