Kaleko kontzertua emango du Trintxerpetarra Abesbatzak larunbatean

trintxerpetarra.abesbatzaKaleko kontzertua egingo du larunbatean Trintxerpetarra Abesbatzak, San Pedrotik zehar. Manuel Beltranen zuzendaritzapean, 12:20an hasiko dute bidea Muguruza Ardoak tabernatik, 12:40an Torreatzera joateko, eta handik Zaharren Egoitzara (13:00) hurbiltzeko. Ondoren, 13:30ean, frontoi ondoko zumardian emanaldia egingo dute abeslari trintxerpetarrek. Euskal kanta tradizionalak habanerekin eta bestelako estiloekin tartekatuko dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.