Irundarrek larunbat honetan hasiko dute 2023-2024 denboraldia Bartzelonaren aurka, Artalekun, 16:45ean. Klubak, gainera, lehen lau jardunaldien ordutegiak iragarri ditu.
Irundarrek datorren larunbatean hasiko dute Asobal Liga Artalekun Bartzelonaren aurka, eta gaur denboraldi aurreko azken lagunartekoa jokatuko dute Paun Billère Handball Pau-Pyrenées taldearen aurka.