Azken partida Ander Tafall taldekideari irabazi dio irundarrak. Tafallek zortzigarren postuan bukatu du txapelketa.
Hamalau urterekin nagusiekin aritzen da Patxi Moreno Gipuzkoako Ohorezko Mailan. Egungo gazteekin Marlaxkaren beste urrezko garai bat iritsi daitekeela uste du.
Hondarribia Marlaxka Xake Elkarteak sekulako emaitzak lortu ditu haurren mailako Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan. Banaka, Ander Tafallek Gipuzkoako txapela lortu du eta Patxi Morenok Euskadikoa.
Abadiñon larunbatean jokatutako adinaren araberako banakako txapelketan gailendu zen irundarra; klubeko Ander Tafallek eta Jokin Etxanizek ere parte hartu zuten lehian.
Lehen urteko kadetea den arren, Gazte Mailako Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi ditu irundarrak, eta nagusiekin Gipuzkoako Ohorezko ligan aritzen da, Hondarribiko Marlaxkarekin.
Marlaxka Xake Taldeko kideak kadeteen eta gazteen Gipuzkoako Txapelketa irabazi du, eta Ander Tafallek kadeteena, Morenoren atzetik sailkatu baita.
Hondarribiko Marlaxkako Patxi Moreno eta Grosen ari den Cecilia Perez irundarrek Euskadiko Xake Txapelketa irabazi dute.