Lerroko patinetan irristatzen ikasi nahi duten sei eta hamabi urte arteko ikasleei zuzenduta dago ikastaroa; ostiraletan emango dira eskolak, Jostaldi pilotalekuan.
Lerroko patinajea eskaintzen hasi dira Hondarribiko Eskola Kirola programan. Eskaintza osatzeaz gain, kirolera neska gehiago hurbiltzea da helburua.
Aurten lehen aldiz patinajea eskaini dut Eskola Kirolaren barruan.
Hilaren 26an ate irekietako saioa egingo dute Jostaldin, eta taldetxoa osatuko balitz, urtarriletik aurrera jarraipena izango luke.