
Parte hartzea irekia eta irisgarria izango da, eta 1.500 euroko bi sari banatuko dituzte, gazte mailan eta helduen mailan, hurrenez hurren.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Herritarrekin liburua aurkezten hasiko da, eta Oarsoaldeko eta Bidasoko aurkezpena Errenteria-Oreretan egingo du, astelehenean. Bertan, Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Hondarribia eta Irungo parte hartze esperientzien berri emango dute.