
21 kilometroko eta 10 kilometroko ibilbidea egingo dute 2.450 korrikalariek Irun eta Hondarribiko kaleetatik barrena. Aurtengo edizioa inoizko jendetsuena izango da, eta izen handiko atletek parte hartuko dute.

24 urtean ingurua birnaturalizatu da eta egun 160 espezie bizi dira bertan. Ingurua babesteko eta dibulgaziorako panelak jarri dituzte.

Ekainak 28 Harrotasunaren Eguna plazatxoko zubipean egin dituzte pintaketak; dagoeneko garbiketa lanak hitzartu dituela jakinarazi du tokiko gobernuak.

Bi zuhaitzen mozketa dela eta, Osinbiribileko biribilgunearen eta Behobiako biribilgunearen arteko errepidea moztu dute, eta 16:00ak arte mantenduko dute itxita.

Garikoitz C. Murua artistak Artia eta Martindozeneako gaztelekuetako gazteekin batera tuneleko muralak eraberritu dituzte.

Ezingo da parkean sartu, Artiako kanalaren naturalizazio prozesuko obrak direla eta.

Bidasoaldeko Lagunak-ek Behobia-Osinbiribileko bidegorriaren proiektuan terminoak nahastu dituela iritzi dio Cristina Labordak.

Bidasoaldeko Lagunen arabera, bidegorriaren zati bat Bidasoa ibaiaren ibilguan finkatuko da, hain zuzen, Txingudiko Natura 2000 Sarearen Babesgune Berezian.

Kosta Zuzendaritzaren aldeko iritzia behar du proiektuak aurrera ateratzeko. Oraingoz, Ura agentziak iritzi kontrajarria aurkeztu du pasabidearekiko.